Berriak
Atzealdea Alegia 1 eta 2 atzetik da Tolosaren aurka Herriarteko txapelketan
2026·06·03

Alegia 1 eta 2 atzetik da Gipuzkoako Herriarteko txapelketan Tolosaren aurka. Final laurdenetako joanekoak jokatu ziren ostiralean Elorrin eta tolosarrek bi partida irabazi zituzten. Itzulerakoak ostiralean 20:30etik aurrera jokatuko dira Tolosan.
Bestetik, ostegunean, ostiralean eta larunbatean Intxurreko pilotarien partidak izango dira Elorri pilotalekuan. Segidan duzue zerrenda:
HERRIARTEKOA - GOMAZKO PALETA - FINAL LAURDENAK - ITZULERAKOA
Ekainak 5, ostirala, 20:30ean Tolosan:
Tolosa-Alegia. 3 partida.
GAINONTZEKO PARTIDAK
Ekainak 4, osteguna, 19:00etan Elorrin:
-Eskuz binaka gizonezko alebinen bigarren maila: Intxurre-Bergara.
-Eskuz banaka lau t’erdian gizonezko kadeteen lehen maila: Garaikoetxea (Intxurre)-Iparragirre (Behar Zana).
Ekainak 5, ostirala, 20:00etan Tolosan:
-Gomazko paleta bost’erdian emakumezko nagusien lehen maila: Balerdi (Beotibar)-Olano (Intxurre).
Ekainak 5, ostirala, 20:15ean Elorrin:
-Gomazko paleta bost’erdian emakumezko nagusien lehen maila: Luluaga (Intxurre)-Gastañazatorre (Behar Zana).
-Eskuz banaka lau t’erdian gizonezko kadeteen bigarren maila: Leo (Intxurre)-Aranburu (Hernani).
Ekainak 6, larunbata, 9:15ean Hernanin:
-Gomazko paleta bost’erdian emakumezko nagusien bigarren maila: Iriondo (Hernani)-Ugartemendia (Intxurre).
Ekainak 6, larunbata, 10:00etan Elorrin:
-Eskuz binaka gizonezko infantilen bigarren maila: Intxurre-Tolosa.
-Eskuz banaka lau t’erdian gizonezko nagusien lehen maila: Madina (Intxurre)-Odriozola (Abantzu).
Ekainak 6, larunbata, 16:00etan Hernanin:
-Eskuz binaka gizonezko infantilen bigarren maila: Hernani-Intxurre.