Berriak
Atzealdea Alegia aurretik da Herriarteko txapelketako eskuzko zein gomazko paletako kanporaketetan
2026·05·06

Alegia aurretik da Herriarteko txapelketako eskuz zein gomazko paletako kanporaketetan. Etxetik kanpo aritu ziren asteburuan alegiarrak eta bi kasuetan 1 eta 2 irabaztea lortu zuten. Itzulerako neurketak asteburu honetan jokatuko dira Elorri pilotalekuan. Ostiralean 19.45etik aurrera Alegia eta Eibar neurtuko dira gomazko paletan. Eskuz berriz, igandean 10:30etik aurrera jokatuko dira Alegiaren eta Aretxabaletaren arteko neurketak. Ostiralean berta, Intxurreko pilotarien hiru partida jokatuko dira 18:00etatik aurrera. Segidan dituzue partida horien eta Intxurreko pilotariek jokatuko dituzten gainontzeko partiden ordutegiak.
Maiatzak 7, osteguna, 19:00etan Ikaztegietan:
-Gomazko paleta bost’erdian emakumezko jubenilen lehen maila: Luluaga (Intxurre)-Lasa (Behar Zana).
-Gomazko paleta bost’erdian emakumezko nagusien lehen maila: Olano (Intxurre)-Murua (Intxurre).
Maiatzak 8, ostirala, 18:00etan Alegian:
-Eskuz binaka gizonezko infantilen bigarren maila: Intxurre-Gazteleku.
-Eskuz banaka lau t’erdian gizonezko kadeteen bigarren maila: Azpilikueta (Intxurre)-Juantorena (Tolosa).
-Eskuz banaka lau t’erdian gizonezko kadeteen bigarren maila: Mendia (Intxurre)-Anza (Mundarro).
Maiatzak 8, ostirala, 18:00etan Azpeitian:
-Eskuz banaka lau t’erdian gizonezko kadeteen bigarren maila: Arsuaga (Ilunpe)-Leo (Intxurre).
Maiatzak 8, ostirala, 18:00etan Legazpin:
-Eskuz banaka lau t’erdian gizonezko nagusien lehen maila: Ibarburu (Legazpi)-Oiarbide (Intxurre).
Maiatzak 8, ostirala, 19:00etan Hernanin:
-Eskuz banaka lau t’erdian gizonezko kadeteen lehen maila: Labaka (Hernani)-Garaikoetxea (Intxurre).
Maiatzak 8, ostirala, 19:10ean Hondarribian:
-Eskuz binaka gizonezko alebinen bigarren maila: Hondarribia-Intxurre.
Maiatzak 8, ostirala, 19:45ean Elorrin:
HERRIARTEKOA. Alegia-Eibar. Gomazko paletan, hiru partida.
Maiatzak 9, larunbata, 16:00etan Azkoitian:
-Eskuz banaka gizonezko alebinak: Landa (Behar Zana)-Erauskin (Intxurre).
-Eskuz banaka gizonezko alebinak: Bengoetxea (Intxurre)-Traore (Behar Zana).
Maiatzak 9, larunbata, 16:00etan Hernanin:
-Eskuz binaka gizonezko infantilen bigarren maila: Hernani-Intxurre.
Maiatzak 9, larunbata, 17:15ean Oiartzunen:
-Eskuz banaka lau t’erdian gizonezko kadeteen bigarren maila: Ubiria (Oiarpe)-Telleria (Intxurre).
Maiatzak 10, igandea, 10:30ean Elorrin:
HERRIARTEKOA. Alegia-Aretxabaleta. Eskuz binaka, hiru partida.