Berriak
Hiru kilometro pasatxoko zatian egin beharreko artapen lanak dira itxieraren arrazoia
2021·04·08
Alegia eta Tolosa arteko bidegorrian artapen lan batzuk egin behar dituzte datorren apirilaren 9an, ostirala. Gauzak horrela, egun horretan bidegorri zati hori itxita egongo da 8:00etatik 17:00etara. Ordu horretatik aurrera normaltasunez erabili ahal izango da bidegorria.