Berriak

Atzealdea Alegia eta Tolosa arteko bidegorrian aldizkako mozketak egingo dira urriaren 5etik aurrera hiru hilabetez, lanak direla eta

Zati ezberdinetan egingo dira lanak eta ahal den neurrian erabiltzaileen pasabidea bermatuko den arren, hainbat unetan guztiz moztuta egongo da

2026·09·30


Gipuzkoako Foru Aldundiak hainbat lan egingo ditu Alegia eta Tolosa arteko bidegorrian datozen hiru hilabetetan. Urriaren 5ean hasiko dira eta fase ezberdinetan urtarrila hasierara bitartean luzatuko dira. Zati erta eremu ezberdinetan egingo dira lanak eta ahal den neurrian erabiltzaileen pasabidea bermatuko den arren, hainbat unetan guztiz moztuta egongo da. Segidan dituzue lanen fase ezberdinak: 

  1. fasea: 2026/10/05 – 2026/10/16. Tolosako Artzabaltza kiroldegiaren atzean dagoen tartea.
  2. fasea: 2026/10/19 – 2026/12/11. Tolosako Artzabaltza industriagunetik hasi eta zentral elektrikoraino, kanalaren alboan doan bizikleta bide osoa. Tarte horretan faseka egingo dira lanak eta lanean ariko diren eremua soilik moztuko da. Dena den, bidearean tarte bat erabilgarri egon arren, ezingo da Alegiatik Tolosarainoko edota alderantzizko ibilbide osoa egin.
  3. fasea: 2026/12/14 – 2026/12/25. Alegian, ibai alboko tartea.
  4. fasea: 2026/12/21 – 2026/12/31. Asfaltatze lanak. Mozketa eremuka egiten joango dira, baina asfaltatze lanak ibilbide osoan zehar daude banatuta. Beraz, beharren arabera, egingo dira mozketak.

Mozketak egiterakoan, eragingo zaion tartearen muturretan dagokion seinaleztapena ipiniko da.