Berriak
Atzealdea Alegia Gipuzkoako Herriarteko pilota txapelketako finalerdietara sailkatu da
2021·06·07
Alegiak Gipuzkoako Herriarteko finalerdiak jokatuko ditu. Asteburuan final laurdenetako itzulerako partidak jokatu zituzten alegiarrek Ataunen eta joanekoan bezala, bi partida irabaztea lortu zuten. Kadeteetan ataundarrak izan ziren nagusi. Jubeniletan eta nagusietan berriz Alegiak 22 eta 20 irabazi zuen eta modu horretan lortu zuten finalerdietarako txartela. Asteburu honetan joaneko partidak jokatuko dira Alegian eta hurrengoan Oiartzunen erabakiko da kanporaketa.
Udaberri txapelketan maila onean
Intxurreko pilotariek Udaberri txapelketa jokatzen jarraitzen dute. Lehen faseko ligaxkak amaituta, azken kanporaketak jokatzen hasiko dira asteburuan. Gomazko paletan ari diren emakumezko jubeniletan, litekeena da Intxurreko bi bikoteren arteko finala jokatzea. Olano eta Murua jada finalean daude ligaxka lehen postuan amaitu ostean. Bigarren geratu ziren Agirrek eta Iturriotzek Zumaiaren aurkako finalerdia jokatuko dute asteburuan.
Eskuz binaka, kadete gizonezkoen bigarren mailan, Intxurrek final laurdenak jokatuko ditu Oiarperen aurka.
Argazkia: Patxi Renobales.