Berriak

Atzealdea Alegia Gipuzkoako Herriarteko txapelketatik kanpo geratu da

Tolosaren aurka 2 eta 1 galdu zuten iragan ostiralean jokaturiko itzulerako partidetan

2026·06·10


Alegiak agur esan dio Gipuzkoako Herriarteko pilota txapelketari. Ostiralean itzulerako partidak jokatu zituzten gomazko paletan Tolosaren aurka Beotibarren eta alegiarrek 2 eta 1 galdu zuten. Horrenbestean, txapelketatik kanpo geratu dira.

Intxurrekoen partidak

Ostegunean eta igandean Intxurreko pilotarien eta palisten partidak jokatuko dira Elorrin. Hemen duzue zerrenda osoa:

Ekainak 11, osteguna, 19:00etan Elorrin:

-Eskuz binaka gizonezko infantilen bigarren maila: Intxurre-Hernani.

-Eskuz banaka lau t’erdian gizonezko kadeteen bigarren maila: Leo (Intxurre)- Atorrasagasti (Intza).

-Gomazko paleta bost’erdian emakumezko nagusien lehen maila: Murua (Intxurre)-Aranburu (Beotibar).

Ekainak 11, osteguna, 19:30ean Albizturren:

-Eskuz binaka gizonezko alebinen bigarren maila: Tolosa-Intxurre.

Ekainak 12, ostirala, 18:30ean Azkoitian:

-Eskuz banaka lau t’erdian gizonezko nagusien lehen maila: Oteiza (Oteiza)-Madina (Intxurre).

Ekainak 14, igandea, 17:00etan Elorrin:

-Eskuz binaka gizonezko infantilen bigarren maila: Intxurre-Legazpi.