Berriak

Atzealdea Alegia Herriarteko pilota txapelketatik kanpo geratu da

Ostiralean 3 eta 0 galdu zuten Azpeitian final zortzirenetako itzulerakoan

2025·05·28


Alegia Gipuzkoako Herriarteko pilota txapelketatik kanpo geratu da. Ostiralean final zortzirenetako itzulerako lehiak jokatu ziren Azpeitian eta bertakoek 3 eta 0 irabazi zuten. Joaneko partidetan ere 1 eta 2 irabazi zutenez, azpeitiarrek eman dute final laurdenetarako urratsa.

Intxurrekoen partidak

Bihar, osteguna, Intxurreko pilotarien bi partida jokatuko dira Elorri pilotalekuan 18:00etatik aurrera. Eskuz binaka, gizonezkoen infantilen bigarren mailan Intxurre eta Behar Zana neurtuko dira lehenik. Bigarren neurketan, lau t’erdian, gizonezkoen kadeteen bigarren mailan Intxurreko Garaikoetxea Zazpi Itturriko Gorostidiren aurka ariko da.