Berriak

Alegia ingurua ezagutzeko mendi irteera egingo da azaroaren 27an

Goizeko 9:00etan Tontokaletik abiatu eta eguerdirako etxean izango dira parte hartzen dutenak

2016·11·17


Alegiako Mendi Asanbladak Alegia inguruak ezagutzeko irteera bat antolatu du datorren azaroaren 27rako, igandea. Goizeko 9:00etan Tontokaletik abiatuko dira eta herriaren inguruan ibili ostean, eguerdirako etxean izango dira. Etxe-Txuri, Luarra eta Etxarra baserrietatik igaroko dira irteeran parte hartzen dutenak eta azken horretan, hamaiketakoa ere eskainiko da. Interesa dutenek, azaroaren 24a, osteguna, izango dute izena emateko azken eguna. Alegiako eskolaren atarian jarrita dauden orrietan, kultur etxean edo alegiakomendiasanblada@gmail.com helbidera idatzita eman daiteke izena.