Berriak
Atzealdea Alegia KirolTxartela Mugiment egitasmora batu da
Alegiako kiroldegiko bazkideek, proiektuan sartuta dauden udalerrietako kirol instalakuntzak erabili ahal izango dituzte
2025·01·09
Alegia KirolTxartela Mugiment egitasmora batu da. Eusko Jaurlaritza eta Gipuzkoako zein Bizkaiko Foru Aldundiek sustatutako ekimena da eta funtsean, proiektuan sartuta dauden herrietako kiroldegietako bazkideek, sistemako beste herrietako kirol instalazioak erabili ahal izango dituzte, beti ere, herri horiek jarritako erabilgarritasun baldintza batzuekin. Informazio gehiago eta sistemaren funtzionamenduari buruzko datu eta xehetasun guztiak, lotura honetan.