Berriak

Atzealdea Alegia Zainduz ekimenak beste herrietako zaintza esperientziak ezagutzeko hitzaldi ireki bat antolatu du urriaren 22rako

17:00etan izango da kultur etxean eta Legorreta, Oiartzun, Errezil eta Bidania Goiatzeko esperientziak entzungo dira

2025·10·15


Alegia Zainduz ekimenak urratsak ematen jarraitzen du. Urriaren 22an, asteazkena, inguruko hainbat herritako zaintzaren alorreko esperientzia eta bizipenak ezagutzeko hitzaldi ireki bat egingo da. 17:00etan hasiko da kultur etxean eta Legorreta, Oiartzun, Errezil eta Bidania Goiatz herrietako bizipenak modu zuzenean ezagutzeko aukera izango da. Hitzaldia herritar guztientzat irekia izango da.