Berriak
Atzealdea Alegiak bihar jokatuko du Azpeitian Herriarteko txapelketan
2025·05·22

Alegiak Gipuzkoako Herriarteko pilota txapelketako final zortzirenetako itzulerako partidak jokatuko ditu bihar Azpeitian. Iragan asteburuan jokatu ziren joanekoetan azpeitiarrek 1 eta 2 irabazi zuten, kadete eta jubenil mailetan nagusituta. Nagusietan erdietsi zuten alegiarrek puntu bakarra. Biharko partidak 21:00etan hasiko dira.
Intxurrekoak gaur eta bihar
Intxurreko pilotarien partida bana jokatuko dira gaur eta bihar Elorri pilotalekuan. Gaur 18;30ean, eskuz banaka lau t’erdian gizonezkoen jubenil mailan Intxurreko Madinak Aretxabaletako Otazu izango du aurkari. Bihar 18:00etan, eskuz binaka gizonezko infantilen bigarren mailan Intxurre eta Behar Zana neurtuko dira.