Berriak
Atzealdea Alegiak eremu gorrian jarraitu beharko du beste astebetez gutxienez
2021·04·19
Eusko Jaurlaritzako Osasun sailak eremu gorrian dauden herrien zerrenda eguneratu du gaur eguerdian. Alegia iragan asteartean sartu zen eremu gorrian eta gaurko eguneraketaren ostean, gutxienez beste astebetez neurri murriztaileekin jarraitu beharko dugu. Une honetan Alegiak 14 eguneko 1056,73ko inzidentzia du. Azken astean 11 positibo atzeman dira eta Alegiako osasun eremuaren inzidentzia tasa 833,95ekoa da. Horrenbestean, arduraz jokatzeko deiari eutsi nahi zaio, ea zenbakiek beheranzko joera hartzen duten eta eremu gorria uzteko moduan garen.
Indarrean diren neurriak:
-Itxiera perimetrala: bihartik aurrera eta ezingo da Alegiatik atera edota sartu, salbuespenak kasu. (Adingabe eta adinekoen zaintzarako, lanera joateko, ohiko bizilekura itzultzeko…)
-Zein herrietara joan gaitezke?
Mugakideak diren herrietara soilik
-Zertarako?
Erosketak eta aire libreko kirola egitera.
-Ostalaritza zerbitzuak: barruko kontsumoa soilik ondorengo ordutegian: 6:00-9:30 eta 13:00-16:30. Kanpoko terrazetan 20:00ak arte.
-Kirol instalazioak eta kirola egitea: kirol instalazioen barruan egiten den kirola –talde profesionalak eta federatuak izan ezik- 4 pertsonako taldeetan. Aldagelak itxita.
-Pertsonen bilkurak: gehienez ere 4 pertsona eta espazio pribatuan (etxeetan) soilik bizikideak diren pertsonak elkartu daitezke.
-Etxeratze agindua: 22:00-6:00.