Berriak
Atzealdea Alegiak hiru partidak irabazi zizkion Oñatiri herriarteko pilota txapelketako joanekoan
2025·05·06

Alegiak iragan ostegunean ekin zion Gipuzkoako Herriarteko pilota txapelketari. Oñatiren aurkako final hamaseirenetako joaneko partidak jokatu ziren Elorrin eta alegiarrek hiru neurketak irabazi zituzten. Kadeteetan 22 eta 11 nagusitu ziren, jubeniletan 22 eta 19 eta nagusietan 22 eta 17. Ostiralean itzulerako neurketak jokatuko dira 18:30ean Oñatin eta kanporaketa gainditzen duena final zortzirenetan izango da.
Horrez gain, Aratz Irazustabarrenak GRABNI txapelketa irabazi zuen Egigurenekin batera Gipuzkoa ordezkatuz. Finalean 22 eta 18 menperatu zuten Nafarroako bikotea.
Intxurrekoen partidak
Intxurreko pilotariek partida gehiago ere izango dituzte asteburuan. Ostegunean, ostiralean eta larunbatean ikusi ahal izango dira partidak Elorrin. Hemen zerrenda:
Maiatzak 8, ostirala, 18:00etan Elorrin:
-Lau t’erdian gizonezko nagusien bigarren maila: Iturrioz (Intxurre)-Aburuza (Behar Zana).
-Lau t’erdian gizonezko kadeteen bigarren maila: Garaikoetxea (Intxurre)-Harreguy (LAPKE).
Maiatzak 9, ostirala, 17:00etan Elorrin:
-Lau t’erdian gizonezko jubenilen lehen maila: Madina (Intxurre)-Perurena (Tolosa).
Maiatzak 9, ostirala, 18:30ean Elorrin:
-Gomazko paletan bost t’erdian emakume jubenilen lehen maila: Ugartemendia (Intxurre)-Lasa (Behar Zana).
-Gomazko paletan bost t’erdian emakume nagusien lehen maila: Olano (Intxurre)-Aldasoro (Ataun).
Maiatzak 10, larunbata, 11:00etan Elorrin:
-Eskuz binaka gizonezko infantilen bigarren maila: Intxurre-Ziotza.
-Lau t’erdian gizonezko nagusien lehen maila:Oiarbide (Intxurre)-Altuna (Tolosa).
Maiatzak 10. larunbata, 16:00etan Elorrin:
-Eskuz binaka gizonezko alebinen bigarren maila: Intxurre-Urnieta.
Artolak kale edo bale
Iñaki Artolak buruz buruko txapelketako finalerdietarako txartela izango du jokoan igandean Eibarren. Peio Etxeberriaren aurka jokatuko du eta partida hori irabazten duen pilotaria Iker Larrazabalen aurka ariko da finalerdietan. Galtzailea txapelketatik kanpo geratuko da.