Berriak

Atzealdea Alegiak ostegunean ekingo dio Herriarteko pilota txapelketako ibiliari

11:00etatik aurrera Oñatiren aurkako lehen kanporaketako joaneko lehiak jokatuko dira Elorrin

2025·04·28


Alegiak Gipuzkoako Herriarteko pilota txapelketa jokatuko du. Zortzigarrenez ariko dira alegiarrak txapelketak horretan. Final hamaseirenetan Oñati izango da alegiarrean aurkaria eta joaneko partidak ostegunean jokatuko dira 11:00etan Elorrin.Kadete, jubenil eta nagusien mailetako partidak izango dira. Hauek dira Alegiako taldea osatzen duten pilotariak:

Kadeteak: Egoi Garaikoetxea, Haritz Leo eta Amets Azpilikueta

Jubenilak: Egoitz Agirre, Josu Collado, Oier Garaikoetxea

Seniorrak: Aratz Irazustabarrena, Julen Oiarbide, Iker Arandia, Egoi Irazustabarrena.

Horrez gain, ostiralean Intxurrekoen partida gehiago izango dira Elorrin 17:15etik aurrera:

-Eskuz banaka lau t’erdian gizonezkoen nagusien bigarren maila: Arandia (Intxurre)-Beloki (Zazpi Itturri).

-Eskuz binaka gizonezko infantilen bigarren maila: Intxurre-Tolosa.

-Eskuz binaka gizonezko infantilen bigarren maila: Intxurre-Hernani.

-Eskuz banaka lau t’erdian gizonezkoen kadeteen bigarren maila: Leo (Intxurre)-Dominguez (Arrasate).

Iñaki Artola maiatzaren 11n

Iñaki Artola buruz buruko pilota txapelketako finalerdietan izango da Peio Etxeberriari irabazten badio. Alegiarra eta nafarra puntu banarekin iritsiko dira final laurdenetako ligaxkako azken jardunaldira eta maiatzaren 11n Eibarren jokatuko den partida hori irabazten duena izango da Lasorekin batera, multzo horretatik finalerdietara sailkatuko dena. Artolak bigarren jardunaldian 22 eta 13 galdu zuen Lasoren aurka iragan larunbatean.