Berriak

Atzealdea Alegiako Argazkien Webgunearen aurkezpena egingo da astelehenean 19:30ean kultur etxean

Alegiako Argazkizaleen Elkartearen ekimena da eta herritar guztientzat eskura egongo den artxiboa izango da

2025·05·09


Maiatzaren 12an, astelehena, Alegiako Argazkien Webgunearen aurkezpena egingo da. 19:30ean kultur etxean hasiko den ekitaldian egingo da Alegiako Argazkizaleen Elkarteak sustaturiko ekimenaren aurkezpena eta bertan, webgunea ikusteaz gain, beronen nondik norakoak ere azalduko dira. Funtsean, herriko irudien artxiboa izango da, auzolanean eraikia izan dena eta herritarren eskura jarriko dena. Ondoko helbidean kontsultatu ahal izango da webgunea astelehenetik aurrera: www.alegiakoargazkiak.eus.