Berriak

Atzealdea Alegiako Argazkizaleen Elkarteak argazkilaritza analogikoari buruzko tailer bat antolatu du

Martxoaren 15ean eta 16an eta apirilaren 5ean izango da eta kulturkabina@gmail.com helbidean eman daiteke izena

2025·02·10


Alegiako Argazkizaleen Elkarteak argazkilaritza analogikoari buruzko tailer bat eskainiko du. Martxoaren 15ean eta 16an eta apirilaren 5ean izango dira saioak eta interesatuek kulturkabina@gmail.com helbidera idatzita eman dezakete izena. Ikastaroak 50 euroko kostua izango du eta ikasle, langabetu eta jubilatuek 30 euro ordaindu beharko dituzte.

Kamera ezberdinak erabiltzen, argazkiak errebelatzen eta anpliatzen ikasi ahal izango da. Askotan negatiboak kajoi batean gordetzen dira baina kasu honetan, lortutako argazki guztiekin kontakizun bat osatuko da. Kamera analogikoren bat dutenei eramateko eskatzen zaie baina kamerarik ez dutenek ere hartu dezakete parte. Hauxe izango da egitaraua:

Martxoak 15, larunbata:
Karreteak banatu, kamerak martxan jarri, herrian zehar argazkiak atera eta kamera ezberdinak ezagutu eta erabiltzeko aukera. Helburua: herriko erretratu bat lortzea.

Martxoak 16, igandea:
Aurreko eguneko karreteak errebelatzen ikasi (txuri beltzean) eta anpliazioak egin; negatiboetatik argazki paperera pasaz.

Apirilak 5, larunbata:
Lortutako paperezko argazkiak esku artean hartu eta beraiekin kontakizun bat sortzeko prozesuan murgiltzea.

Ordutegiak erabat irekiak izango dira eta izena emateaz gain, informazio gehiago nahi bada kulturkabina@gmail.com helbidera idatzi daiteke.