Berriak

Atzealdea Alegiako Argazkizaleen Taldeak bilera ireki bat egingo du asteazkenean

Taldera batu nahi dutenei 21:00etan Intxurre elkartera hurbiltzeko gonbitea luzatzen zaie

2017·10·23


Alegiako Argazkizaleen Taldeak bilera ireki bat egingo du asteazkenean, urriak 25, 21:00etan Intxurre elkartean. Bilera horren helburuetako bat taldera kide berriak erakartzea da eta horretarako, argazkilaritzan interesa duen orori bertaratzeko gonbidapena egiten zaie. Alegiako Argazkizaleen Taldeak herriko argazkien proiektuetan parte hartzeko aukera, argazki zaharren inguruko lanketak, teknika berriak, analogikoa, digitala... Askotariko gauzetan aritzeko aukera eskaintzen da. Datozen ekintzei begira jarrita, abenduaren 3ko argazki rallya antolatzen ari dira une honetan taldeko kideak.