Berriak
Atzealdea Alegiako Bertso Eskolako kideak Gipuzkoako txapelketako finalean izango dira bihar Azpeitian
Amets Azpilikueta eta Xanet Ormaetxea ariko dira kantuan 18:00etan Dinamoa sormen gunean hasiko den saioan
2025·04·03

Pasa den igandean, Alegian antolatu zen Gipuzkoako Bertso Eskolen Egunean, Alegiako Bertso Eskolako kide diren Amets Azpilikuetak eta Xanet Ormaetxeak Gipuzkoako Bertso Eskolen Gelatik Plazarako finalerako txartela lortu zuten. Kanporaketan irabazle suertatu ziren eta
bihar 18:00etatik aurrera Azpetiko Dimanoa sormen gunean jokatuko den finalean ariko dira.