Berriak
Atzealdea Alegiako elizak eta hilerriak kudeatzen dituen Landarrik hainbat neurri hartu dituzte
2020·03·16
Alegiako elizak eta hilerrien kudeaketa eta ustiapena daraman Landarri enpresak hainbat neurri iragarri dituzte Koronabirusaren krisiagatik indarrean dagoen alarma egoera honetarako. Horrela, Alegiako elizan ez da mezarik izango eta hileta elizkizunen bat egin beharko balitz, egoera hau amaitu ostean egingo litzateke.
Landarriri dagokionean, beilatokietarako eta hilerriko ekitaldietarako protokolo bat prestatu dute, ondoko neurriekin:
-Eztula, sukarra edo arnasa hartzeko arazoak dituzten herritarrek ezingo dute instalakuntzetara sartu, beilatokian dauden pertsonekiko segurtasun eta prebentzio neurri modura.
-Gelara sartu aurretik, bertan dagoen desinfektatzailearekin eskuak garbituko dira.
-Beilatokian dauden pertsonekiko eta langileekiko gutxienez metro bateko distantzia mantendu beharko da.
-Administrazio arreta: pertsona batek soilik egin ahal izango ditu izapideak. Familiako beste kideek bulegotik kanpo egon beharko dute.
-Ehorzketa unean gehienez 10 pertsona egongo dira panteoi/nitxoaren inguruan. gutxienez metro bateko distantzia mantentzea gomendatzen da.
Landarritik adierazi dute ezohiko egoera honek behartuta hartutako neurriak direla. Jakitun direla beraien zerbitzuak erabili behar dituzten pertsonek ez dituztela gogoko izango eta ulermena eskatzen dute.