Berriak
Atzealdea Alegiako festak antolatzeko bigarren bilera irekia egingo du Jai batzordeak martxoaren 27an 18:00etan kultur etxean
2023·03·22
Alegiako Festa batzordeak uztaileko jaiak antolatzeko bigarren bilera irekia egingo du datorren martxoaren 27an, astelehena, 18:00etan kultur etxean. Herritarren zein herriko eragileen ekarpenak eskertuko dira. Asteleheneko bilera hori irekia izango da ekarpenen bat edo proposamenen bat egin nahi duen ororentzat. Guztiak ongi etorriak izango dira ahalik eta egitaraurik anitzena osatzeko bidean.
Ekarpenen bat edo proposamenen bat duen norbait baldin badago eta ezin badu bilerara etorri, beste bide batzuk erabiliz ere bidali dezake proposamena. Batetik, kultura@alegia.eus helbidera idatzita. Bestetik, Udal webguneko iradokizunen atala erabiliz. Azkenik, jada herritarren eskura den Alegia APP gailu mugikorretarako aplikazioak ere eskaintzen du Udalarekin harremanetan jartzeko aukera.