Berriak

Atzealdea Alegiako festak antolatzeko bilera ireki berri bat egingo du Festa batzordeak otsailaren 24an 17:30ean kultur etxean

Ekarpenak egin nahi dituzten herritarrei bertaratzeko edo proposamenak bidaltzeko deia egiten zaie

2026·02·20


Alegiako Festa batzordeak uztaileko jaiak antolatzeko bigarren bilera irekia egingo du datorren otsailaren 24an, asteartea, 17:30ean kultur etxean. Herritarren zein herriko eragileen ekarpenak eskertuko dira. Astearteko bilera hori irekia izango da ekarpenen bat edo proposamenen bat egin nahi duen ororentzat. Guztiak ongi etorriak izango dira ahalik eta egitaraurik anitzena osatzeko bidean.

Ekarpenen bat edo proposamenen bat duen norbait baldin badago eta ezin badu bilerara etorri, beste bide batzuk erabiliz ere bidali dezake proposamena. Batetik, kultura@alegia.eus helbidera idatzita. Bestetik, Udal webguneko iradokizunen atala erabiliz. Azkenik, jada herritarren eskura den Alegia APP gailu mugikorretarako aplikazioak ere eskaintzen du Udalarekin harremanetan jartzeko aukera.