Berriak
Atzealdea Alegiako festak antolatzeko bilera ireki berri bat egingo du Jai batzordeak apirilaren 24an 18:30ean kultur etxean
2023·04·18
Alegiako Festa batzordeak uztaileko jaiak antolatzeko bilera ireki berri bat egingo du datorren apirilaren 24an, astelehena, 18:30ean kultur etxean. Herritarren zein herriko eragileen ekarpenak eskertuko dira. Asteleheneko bilera hori irekia izango da ekarpenen bat edo proposamenen bat egin nahi duen ororentzat. Guztiak ongi etorriak izango dira ahalik eta egitaraurik anitzena osatzeko bidean.
Ekarpenen bat edo proposamenen bat duen norbait baldin badago eta ezin badu bilerara etorri, beste bide batzuk erabiliz ere bidali dezake proposamena. Batetik, kultura@alegia.eus helbidera idatzita. Bestetik, Udal webguneko iradokizunen atala erabiliz. Azkenik, jada herritarren eskura den Alegia APP gailu mugikorretarako aplikazioak ere eskaintzen du Udalarekin harremanetan jartzeko aukera.