Berriak

Alegiako festak antolatzeko lehen bilera irekia egingo du Jai batzordeak otsailaren 27an 17:00etan kultur etxean

Ekarpenak egin nahi dituzten herritarrei bertaratzeko edo proposamenak bidaltzeko deia egiten zaie

2023·02·24


Alegiako Festa batzordeak uztaileko jaiak antolatzeko lehen bilera irekia egingo du datorren otsailaren 27an, astelehena, 17:00etan kultur etxean. Herritarren zein herriko eragileen ekarpenak eskertuko dira. Asteleheneko bilera hori irekia izango da ekarpenen bat edo proposamenen bat egin nahi duen ororentzat. Guztiak ongi etorriak izango dira ahalik eta egitaraurik anitzena osatzeko bidean.

Ekarpenen bat edo proposamenen bat duen norbait baldin badago eta ezin badu bilerara etorri, beste bide batzuk erabiliz ere bidali dezake proposamena. Batetik, kultura@alegia.eus helbidera idatzita. Bestetik, Udal webguneko iradokizunen atala erabiliz. Azkenik, Alegia APP gailu mugikorretarako aplikazioak ere eskaintzen du Udalarekin harremanetan jartzeko aukera.