Berriak
Atzealdea Alegiako Gaztelekuak urriaren 9an jarriko du martxan ikasturte berria
2024·10·02

Iazko ikasturte bukaeran bezala, aurten ikasturte osoan zehar Alegiako gaztelekua jarriko da martxan. Zehazki, urriaren 9tik aurrera izango dira zabalik ateak. Zerbitzu honek aisialdi taldea sortzeaz gain, haurren, nerabeen eta gazteen parte-hartzea lantzeko asmoa du modu iraunkor eta egonkorrean. Beraien beharretatik eta nahietatik abiatutako doako zerbitzua izango da, horrela herrian ere beraien iritzia, zuzeneko presentzia, beharrak eta nahiak egongo dira une oro presente.
Entretenimendurako ekintzak antolatzetik haratago doan proiektua da. Baliabide gisa, Alegiko kultur etxean kokatzen den gaztelekua erabilgarri izango dugu. Dena den, gure aisialdian herria eta bertako inguruetara joko dugu ekintzak ezberdinak egiteko.
Gaztelekuan ikasturtean zehar parte hartzeko izena ematea zabalik dago eta urriaren 4a izango da azken eguna. Aurten taldeak eta ordutegiak finkatzeko izena ematea beharrezkoa dela ikusi da, eskaintzen den arreta kalitatezkoa izateko.
Izena ematea itxi ostean, taldeak zein diren adieraziko zaie bai guraso, haur eta nerabeei urriak 5ean, larunbata. Urriaren 9an gaztelekuko ikasturteari hasiera emango zaio finkatutako talde eta ordutegiekin.