Berriak

Atzealdea Alegiako Herri Eskola eta Txintxarri abesbatza herriko bertsolariekin kantari ibiliko dira asteartean, Agate Deunaren bezperan

Ikasleak 11:30ean aterako dira eskolatik plazara eta abesbatza eta bertsolariak 19:00etatik aurrera ibiliko dira kaleetan

2020·01·31


Otsailaren 4ean, asteartea, Agate Deunaren bezpera ospatzen da. Egun horretan, Alegiako Herri Eskolako ikasleak eta Txintxarri abesbatza santa eskean ibiliko dira herriko kaleetan, azken horiek herriko bertsolariek lagunduta. Eskolako ikasleak 11:30ean aterako dira eskolatik eta plazarainoko bidea egingo dute. Abesbatza berriz, 19:00etan aterako da eta herriko kaleetan ibiliko da bertsolariekin batera.