Berriak
215 bozka jaso dira eta aldeko 173rekin, ordutegi berria datorren ikasturtean jarriko da abian
2019·12·13
Alegiako Herri Eskolak ordutegi berria izango du 2020-2021 ikasturtetik aurrera. Zuzendaritzak, irakasleek guraso elkarteko kideek eta gurasoek urteak zeramatzaten aldarrikapen horrekin eta lehen saiakeran behar besteko babesik lortu gabe geratu ostean, abenduaren 11n eta 12an bozketa berri bat egin zen. Guztira 215 boto jaso dira eta aldeko 173 botorekin eta aurkako 42rekin, ordutegia aldatzeko proposamenak aurrera egin du. Horrela, eguerdiko etenaldia 12:30etik 14:30era izango da datorren ikasturtetik aurrera.