Berriak
Atzealdea Alegiako Herri Eskolako haur hezkuntzako ikasleek udaletxea bisitatu dute
2024·05·30

Alegiako Herri Eskolako haur hezkuntzako ikasleek Alegiako udaletxea bisitatu zuten iragan maiatzaren 24an. Ikastetxean herria gaia lantzen ari dira eta lanketa horretan, herriko gune esanguratsuak ezagutzen ari dira. Bada, udaletxera egin zuten bisitan udal ordezkariek egin zieten harrera eta udaletxeko eremu ezberdinak bisitatzeaz gain, udaletxe batean egiten diren lanak zeintzuk diren eta udaletxe batek dituen funtzioak ezagutzeko modua ere izan zuten. Udaletxetik atera ostean zinea ere bisitatu zuten ikasleek eta irakasleek.