Berriak
Atzealdea Alegiako Herri Eskolako ikasleek Euskararen Eguna ospatu zuten plazan egindako ekitaldi batekin
Eskolatik plazara kalejiran joan ziren eta han pregoi bat irakurri zuten adin ezberdinetako ikasleek
2019·12·04
Alegiako Herri Eskolako ikasleek Euskararen Eguna ospatu zuten atzo, abenduak 3. 11:30ean eskolatik kalejiran joan ziren plazara eta han ekitaldi bat egin zuten. Adin ezberdinetako ikasleek pregoi bat irakurri zuten udaletxeko balkoi nagusitik eta pregoi horretan euskararen aldeko aldarriak izan ziren nagusi. Plazan zeuden ikaskideek gogotsu txalotu zuten entzundakoa eta musikarekin eman zitzaion amaiera ekitaldiari. Ondoren, kalejiran itzuli ziren eskolara.