Berriak
Atzealdea Alegiako Herri Eskolako ikasleek ibai garbiketa lanak egingo dituzte ostiralean, sentsibilizazio jardunaldi baten baitan
2021·10·05
Sakabanatutako zaborren pilaketa fokuak prebenitzeko eta zuzentzeko proiektu bat jarri du martxan Alegiako Udalak 2021ean, “Alegiako natur guneen garbiketa” izenburupean. Proiektuaren baitan, Oria ibaiko eta Aritzaga eta Txubiritxo erreken ibilguetako hondakin solidoak kentzen ari dira modu sistematizatuan. Baina garbiketa horretaz gain, isurketa berriak prebenitzeko eta herritarrak sentsibilizatzeko helburuarekin, Udalak gaztetxoei zuzenduriko sentsibilizazio jardunaldi bat antolatu du.
Urzain taldeak dinamizatuko duen jardunaldi hori urriaren 8an, ostirala, egingo da eta Alegiako Herri Eskolako 5. mailako ikasleek hartuko dute parte. Lehenik aurkezpena eta material banaketa egingo da, ondoren ikasleek Amezketa ibaia eta inguruak garbituko dituzte Franconitik futbol zelaira bitarteko zatian eta azkenik hondakinen sailkapena egingo da.