Berriak

Atzealdea Alegiako Herri Eskolako ikasleek udaletxera bisita egin zuten urtarrilaren 27an

Lehen Hezkuntzako 1 eta 2 mailetako ikasleak izan ziren eta beraien galderak eta eskaerak egiteko aukera izan zuten

2023·01·31


Alegiako Herri Eskolako ikasleek Alegiako udaletxera bisita egin zuten iragan urtarrilaren 27an. Lehen Hezkuntzako 1 eta 2 mailetako ikasle eta irakasleak izan ziren udaletxean eta Arantxa Irazusta alkateak egin zien bisita. Udaletxeko funtzionamendua ezagutu zuten eta alkateari galderak eta eskaerak egiteko aukera izan zuten.