Berriak
2021·01·18
Alegiako Herri Eskolan 2021-2022 ikasturterako aurrematrikula egiteko epea zabalik dago urtarrilaren 29ra bitartean. Bizi dugun egoera dela eta, bi modu daude aurrematrikula egiteko. Internet bidez egiteko, Hezkuntza sailaren webgunera sartu behar da. Modu presentzialean egiteko berriz, Alegiako Herri Eskolara deitu behar da 943 65 32 37 telefono zenbakira eta hitzordua eskatu.
Aurrematrikula kanpainaren inguruko xehetasunak azaltzeko bilera informatibo bat egingo da urtarrilaren 21ean, osteguna. Bilera hori edukiera mugatuarekin egingo da eta bertan izan nahi dutenek urtarrilaren 18a izango dute asistentzia konfirmatzeko azken eguna. Dena den, bertan landuko denaren inguruko informazioa bidali da herrian erroldatuta dauden ikasleen etxeetara.