Berriak

Atzealdea Alegiako II. Ipuin Lehiaketara lanak aurkezteko epea urtarrilaren 23tik martxoaren 26ra egongo da zabalik

Proposatzen den ilustrazioan oinarrituriko lanak izan beharko dute eta alegiarrek edo herriko ikastetxeetako ikasleek hartu ahal izango dute parte

2026·01·21


Alegiako Udalak II. Ipuin Lehiaketa antolatu du. Albiste honen irudi den ilustrazioan oinarrituriko lanak aurkeztu beharko dituzte lehiaketan parte hartu nahi dutenek eta lanak aurkezteko epea urtarrilaren 23tik martxoaren 26ra egongo da zabalik. Segidan duzue lehiaketari buruzko informazio zehatza:

NORK HARTU DEZAKE PARTE?

-Alegiako herritarrek edo Alegiako ikastetxeetako ikasleek.

AURKEZTUKO DIREN LANEN EZAUGARRIAK

-Beste nonbait sarituak izan ez diren lan original eta argitaratu gabeak aurkeztu behar dira.

-Gaia librea da, baina aurkeztu beharreko lanek proposatu den ilustrazioa izango dute oinarri edo inspirazio iturri.

-Lanak ordenagailuz idatzita aurkeztu behar dira.

-Lanek egile bakarra izan behar dute eta euskaraz aurkeztu behar dira. 

-Egile bakoitzak bi lan aurkeztu ditzake.

KATEGORIAK

-A kategoria: LH 4-5-6. 200 hitz baino gutxiago.

-B kategoria: DBH 1-2. 100 hitz baino gutxiago.

-D kategoria: DBH 3-4. 150 hitz baino gutxiago.

SARI BANAKETA EKITALDIA

Apirilak 24.

LANAK ENTREGATZEKO BIDEAK ETA MODUAK

-Lanak entregatzeko epea: urtarrilak 23-martxoak 26.

-Lanak entregatzeko lekuak: liburutegia edo kultur etxea.

NOLA AURKEZTU BEHAR DIRA LANAK?

-Lanak gutun-azal itxi batean aurkeztu behar dira.

-Gutun-azalean ‘Alegiako II. Ipuin Lehiaketa’ jarri behar da eta baita egileari dagokion kategoria ere.

-Barruan, bi orri ezberdinetan: batean lanaren kopia eta bestean egilearen izen-abizenak, helbidea, telefonoa eta adina.

-Aurkeztutako lanari jarriko zaion izenburu berdina jarri beharko da egilearen datuekin batera.

ZER BALORATUKO DA?

-Hizkuntzaren erabilera.

-Gaiaren originaltasuna.

-Narrazioaren egitura.

-Emandako irudiaren eta testuaren bateratze maila.