Berriak
Atzealdea Alegiako Irakurle Taldeak Miñan liburua aztertuko du abenduaren 17an egingo duen bigarren saioan
2020·09·25
Alegiako Irakurle Taldeak irailaren 17an egin zuen bere lehen saioa. COVID-19aren ondorioz martxoan atzeratu beharrean izan zen taldearen estreinako saioa eta beharrezko segurtasun neurriak hartuta, zortzi lagun aritu ziren Alberto Ladron Aranaren Piztiaren begiak liburuaren inguruan, Amaia Goikoetxeak gidatu zuen saioan. Jasotako erantzunarekin pozik agertu dira ekimenaren bultzatzaileak eta ondorioz, bigarren saio baterako deialdia egin dute.
Saio hori abenduaren 17an izango da eta Amets Arzallus Antiaren eta Ibrahima Balderen Miñan liburua izango dute aztergai. Irakurle taldera batu nahiko lukeen herritarren bat balego, kultur etxera deitu dezake informazio gehiago jasotzeko.