Berriak

Atzealdea Alegiako jaiak antolatzeko lehen bilera egingo du Festa batzordeak martxoaren 29an

19:00etan kultur etxean izango da eta ideia edo proposamen berriak dituztenei bertaratzeko deia egiten zaie

2017·03·24


Hiru hilabete eta erdi falta dira oraindik Alegiako jaietarako. Horrela esanda asko dela dirudi baina hainbat eguneko jaiak antolatzeak eta kudeatzeak eskatzen duen lana kontuan izanda, Alegiako Festa batzordeak herriko jaiak antolatzeko lehen bilera egingo du datorren martxoaren 29an, asteazkena, 19:00etan kultur etxean. Urtero egiten den moduan, batzordetik dei egiten zaie herritarrei festen antolakuntzan parte hartzeko. Egitarauan sartu litezkeen ideia eta proposamen berriak dituztenak ongi etorriak izango dira eta baita antolatzen diren ekintzak gauzatu ahal izateko laguntzeko prest daudenak ere. Festei ekarpenen bat egin nahi dieten guztiek beraz, asteazkenean dute hitzordua kultur etxean.