Berriak
Atzealdea Alegiako Korrika batzordea sortzeko lehen bilera egingo da urtarrilaren 23an
18:00etan izango da kultur etxean eta Korrikaren inguruko ekimenak antolatzen lagundu nahi dutenei zuzendua izango da
2024·01·18

Korrika 23 martxoaren 14tik 24ra egingo da. AEKren ekimenez egiten den euskararen aldeko lasterketa martxoaren 23an pasako da Alegiatik 13:00ean. Korrikaren inguruan ekimen ezberdinak antolatzen dira herriz herri eta Alegiakoak prestatzeko batzorde bat sortu nahi da. Korrikaren inguruko ekimenak antolatzen laguntzeko prest dauden herritarrei dei egiten zaia urtarrilaren 23an, asteartea, 18:00etan kultur etxean egingo den bileran parte hartzera.