Berriak
Atzealdea
Alegiako Mendi Asanbladak egutegiak jarri ditu salgai urteroko moduan
Euro bateko prezioan eskuratu daitezke eta interesa dutenek asanbladako kideekin jarri behar dute harremanetan
2020·01·07
Alegiako Mendi Asanbladak egutegiak jarri ditu salgai urte berrian sartzearekin batera. Euro bateko prezioan eskuratu daitezkeen egutegiak dira eta egutegia erostearekin batera, asanbladako bazkidetza lortzen da. Bazkidetza horren bidez, urteko azken irteeraren ostean egingo diren sarien zozketan parte hartu ahal izango da. Ez dago adin mugarik egutegiak erosteko. Haur, gazte, heldu edo adineko, edonork erosi dezake eta edonor egin daiteke bazkide. Ekarpen horrekin mendi asanbladaren urteko ekintzak garatzen lagunduko da eta interesatuek mendi asanbladako kide diren Eider, Ainara edo Olatzekin jarri beharko dute harremanetan.