Berriak

Atzealdea Alegiako Mendi Asanbladak Gizarte Abentura ekimenerako hezitzaile bat kontratatuko du

Interesatuek irailaren 26ra bitartean bidali ahal izango dituzte kurrikulumak alagiakomendiasanblada@gmail.com helbidera

2021·09·13


Alegiako Mendi Asanbladak aisialdirako eta harremanak sustatzeko proposamen berri bat eskaini nahi die 12 eta 18 urte bitarteko gazteei. Mattin Gizarte Abentura elkartearekin elkarlanean, Gizarte Abentura Ekimena abiarazi nahi du gazteei protagonismoa emanez, euren jarduerak eurek beraiek diseinatzeko helburuarekin.

Ekimena martxan jartzeko hezitzaile bat kontratatzeko deialdia zabaldu du asanbladak. Hezitzaile hori Mattin Gizarte Abenturako parte izango da eta bere egitekoa, herriko gazteekin harremanetan jartzea eta helburuak lortzen laguntzea izango da, ekintza horiek dinamizatuz. Gazteek jarduerak planifikatzea eta gauzatzea lortu nahi da, familien zein Udalaren laguntzarekin.

Egitasmoa gazteengandik haratago doa. Herrian haurrekin, helduekin eta abarrekin ere landu nahi da. Eta osasun egoerak ahalbidetzen duenean, baita inguruko herrietako gazteekin ere.

Kontratatuko den hezitzaileak ondoko egitekoak izango ditu:

-Gazteekin harremanetan jarri.

-Bilerak eta dinamikak planifikatu.

-Bilera horietan parte hartzaileek, taldean eta hezitzailearen laguntzarekin, interesatzen zaizkien jarduerak diseinatuko dituzte.

-Jardueretan parte hartzea.

Astean 2 orduko lanaldia eskaintzen da. Ez du egun zehatzik baina normalean asteburutan egingo da lan. Hautagaiek eskakizun hauek bete behar dituzte:

-Begirale titulua izatea.

-18 urtetik gora izatea.

-Alegiakoa izatea baloratuko da.

-Gizarte Hezkuntza agiria ere baloratuko da.

Interesatuek irailaren 26a izango dute kurrikulumak bidaltzeko azken eguna. Posta elektronikoz bidali behar dira, alegiakomendiasanblada@gmail.com helbidera.

Informazio gehiagorako, mendi asanbladarekin harremanetan jarri zaitezkete.