Berriak

Atzealdea Alegiako Mendi Asanbladak urteko lehen irteera egingo du igandean

Alegiatik Ugarterako bidea egingo dute Alegiako hainbat baserri ezagutuz

2018·01·23


Alegiako Mendi Asanbladak 2018ko lehen irteera egingo du igande honetan, urtarrilak 28. Alegiatik Ugarterako ibilbidea egingo dute eta bidean hainbat baserritatik igaroko dira. Besteren artean Arterreka eta Arizitizabal baserrietatik igaroko dira eta Alegiako inguruak pixka bat gehiago ezagutzeko aukera izango dute parte hartzaileek. Goizeko 9:00etan Tontokaletik abiatuko dira eta eguerdirako etxean izango dira.