Berriak

Atzealdea Alegiako Mendi Asanbladaren egutegiak bost euroren truke eskuratu daitezke

Asanbladako kideekin harremanetan jarrita edo herriko tabernenetan eskuratu ahal izango da

2019·01·02


Urte ederra izan da 2018a Alegiako Mendi Asanbladarentzat. Ibilaldi dotoreak egiteko aukera izan dute eta taldean izandako giroak aurrera jarraitzeko indarra ematen die. Dena den, urte osoko txangoak antolatzeak hainbat gastu eragiten ditu. Aseguruak, kartelak eta beste gastu ezberdin ugari izaten da eta horiei aurre egiteko helburuarekin, hala nahi duten herritarrek bost euroko ekarpena egiteko aukera izango dute. Hala egiten dutenek, mendi asanbladak prestatu duen egutegia jasoko dute opari modura. Ekarpenak egiteko, taldeko kideren batekin jarri beharko da harremanetan edo herriko tabernetan izango da aukera.