Berriak

Atzealdea Alegiako tren geltokiak irisgarritasuna hobetuko du trenbideen arteko lur azpiko pasabide berri batekin

Udalaren eta Adifen arteko elkarlanari esker, proiektua erredakzio fasean aurkitzen da

2025·06·24


Alegiako Udalaren eta Adifen arteko elkarlanari esker, herriko tren geltokirako irisgarritasuna hobetuko da. Proiektua erredakzio fasean aurkitzen da eta gauzatzen denean, geltokiak trenbide azpitik igaroko den lur azpiko pasabide bat izango du, igogailuak izango dituena, udalerriko tren geltokiko irisgarritasuna eta segurtasuna modu nabarmenean hobetuz. Modu horretan, trenbideen arteko egungo pasabidea desagertu egingo da.

Esku hartze hau Adif Gipuzkoako geltoki ezberdinetan egiten ari den hobekuntzen barruan sartzen da, mugikortasun jasangarriarekin duen konpromisoa berretsiz. Alegiaz gain, Adif Irun-Brinkola lineako beste hainbat geltokitan ere ari da hobekuntzak egiten edo egingo ditu. Hala nola, Tolosa Erdia, Anoeta, Ormaiztegi, Pasaia eta Legorreta.

Lur azpiko pasabide berriak erabiltzaileei trenbidea modu seguruan gurutzatzea ahalbidetuko die, trenbideetatik igaro beharrik gabe; horrek bereziki, mugikortasun murriztua duten pertsonei, adinekoei, haur txikien orgatxoak dituzten familiei edo maletekin doazen bidaiariei egingo die mesede.

Udalalak eskerrak eman nahi dizkio Adifi herriko azpiegiturak hobetzeko hartutako konpromisoagatik eta tren mugikortasun inklusiboago eta seguruago baten alde egindako sustapenagatik.