Berriak

Atzealdea Alegiako Udala Arigune izango da gaur hasi den Euskaraldian

Herritarrak Ahobizi edo Belarriprest izatera animatu nahi dira egun hauetan eta baita urte osoan zehar ere

2022·11·18


Gaur hasi da Euskaraldia. Abenduaren 2ra bitartean ‘Hitzez ekiteko garaia’ izango da antolakuntzak adierazi duen moduan. Alegiako Udalak Arigune rola hartuko du egun hauetan. Entitatean bertan eta herritarrekiko harremanetan euskararen erabilera bermatuta izango da Ariguneetan. Herritarrak Ahobizi eta Belarriprest txapak soinean eramatera animatu nahi dira eta Euskaraldiak iraungo dituen hamar egunez gaindi, jarrera hori urte osoan izatera.