Berriak
Atzealdea Alegiako Udalak 2.910.17,21€ko aurrekontua izango du 2026 ekitaldian
2026·02·26

Alegiako Udalak 2025eko abenduaren 18ko osoko bilkuran onartu zuen 2026 ekitaldirako aurrekontua. Aurrera Alegiaren aldeko bost bozka eta EH Bilduren bi abstentzio izan ziren bozketan eta orotara, 2.910.17,21€ko aurrekontua izango da. Inbertsioetara bideratuko da aurtengo aurrekontuaren zatirik handiena eta horien artean, iazko ekitalditik aurtengora igaro diren osasun zentroaren eta Jubilatuen tabernaren eraberritzea eta eremu horretan ezarriko den hiri-igogalua azpimarratu behar dira.
Dokumentuaren xehetasunak lotura honetan kontsultatu daitezke eta hala nahi duenak, udaletxean ere kontsultatu dezake paperean, astelehenetik ostiralea, 9:00etatik 14:00etara.