Berriak

Atzealdea Alegiako Udalak bat egiten du larunbat goizaldeko erasoa salatzeko Alegiako Mendi Asanbladak deitu duen kazeroladarekin

Gaur 21:00etan etxeetako leiho eta balkoietatik zartagiak eta txintxarriak jotzeko deialdia zabaldu da

2020·04·13


Alegiako Mendi Asanbladak deituta, gaur 21:00etan kazerolada bat egingo da Alegian larunbat goizaldean herrian bizi den etxegabe batek jasan zuen erasoa salatzeko. Etxegabe horri gasolina bota zioten eta osasun zerbitzuek artatu ostean, bere eskubideei eutsiz, lekualdatzeari uko egin zion. Bada, gertaera tamalgarri hori salatzeko, mendi asanbladaren ekimenez gaur gaueko 21:00etan etxeetako leiho eta balkoietatik zartagi eta txintxarri jotze bat egingo da. Alegiako Udalak bat egiten du ekimenarekin eta herritarrei erasoa salatzeko ekintzan parte hartzeko gonbitea luzatzen die.