Berriak
Atzealdea Alegiako Udalak begiraleak kontratatuko ditu udako ludotekarako
2017·05·18
Alegiako Udalak ludoteka zerbitzua eskainiko du uda honetan ere. Uztailean eskaintzen den zerbitzu horri begira begiraleak kontratatuko dira eta interesa dutenek zabalik dute kurrikulumak aurkezteko epea. Deialdiak badu ezinbestekoa den baldintza bat: euskaraz jakitea. Hortik aurrera, beste hainbat puntu hartuko dira kontuan. Alde batetik, Eusko Jaurlaritzak edo beste eskolaren batek homologatutako begirale titulua izatea baloratuko da eta Zuzendari titulua izatea ere bai. Udaleku itxi eta irekietan izandako lan esperientzia kontuan hartuko da eta Alegiakoa izateak eta herriko kultur edo kirol talde bateko partaide izatea ere baloratuko da.
Interesa dutenek datorren maiatzaren 31ra, asteazkena, bitartean izango dute kurrikulumak aurkezteko epea. Alegiako kultur etxean aurkeztu behar dira eta informazio gehiago nahi duenak 943 65 46 98 telefono zenbakira deitu edo kultura@alegia.eus helbide elektronikora idatzi dezake.