Berriak

Atzealdea Alegiako Udalak erabateko babesa adierazten dio martxoaren 8ko greba feministari

Egun horretarako antolatu diren ekitaldiak eguneko aldarrikapenen oihartzun modura egingo dira

2018·03·05


Alegiako Udalak erabateko babesa adierazi nahi dio martxoaren 8rako deitu den greba feministari. Deialdi horren inguruan biltzen diren aldarrikapenekin bat egiten du eta egun horretarako Neguko Kultur Egitarauaren baitan antolatu diren ekitaldiak modu erreibindikatiboan egingo direla adierazi nahi du, aldarrikapen horien oihartzun modura.

Gauzak horrela, 19:00etan kontzentrazio bat egingo da plazan eta herritarrei bertan parte hartzeko deia egiten zaie. Ondoren, Erradikalak Gara antzezlana eskainiko da Elizpe zinean. Ane Labaka eta Beatriz Egizabal protagonista dituen lan honek bertsoa eta bakarrizketa uztartzen ditu.