Berriak
Atzealdea

Alegiako Udalak eskerrak eman nahi dizkie Jai batzordeari eta festetan lanean aritu diren bolondresei

Beraien lana azpimarratzeaz gain, egitarauko ekintzetan parte hartu duten herritarrei ere eskerrak eman nahi zaizkie

2023·07·18


Alegiako festak amaitu diren honetan, Udalak eskertu eta balioan jarri nahi du Jai batzordeko kideek eta festetako egitarauko ekintzak gauzatu ahal izateko bolondresek egin duten lana. Festak hasi aurretik dena prest izateaz gain, jaiek iraun duten lau egunetan ekintza guztiak egin ahal izateko azpiegitura mugitu, ekitaldiak koordinatu eta bestelako lanak egin behar izan dituzte eta alegiarrek zein kanpotik etorri direnek ekintza horiez gozatu ahal izateko, gogotik egin behar izan dute lan. Mila esker denoi!!