Berriak

Atzealdea Alegiako Udalak herrian erroldatutako bi pertsona kontratatuko ditu Lanbideren bidez

16 eta 30 urte bitarteko administrari laguntzaile bat eta zerbitzu anitzetako posturako 45 urtetik gorako pertsona bat hautatuko dira eta eskaera Lanbide bidez egin behar da

2020·11·19


Alegiako Udalak herrian erroldatuta dauden bi pertsona kontratatuko ditu Lanbideren bidez udaletxean lan egiteko. Aurrez ere egin izan ditu Udalak antzeko kontratazioak eta herriko langabezia datu txarrak ikusita, inoiz baino beharrezkoagoa ikusten da Lanbidek eskaintzen dituen programa horiek baliatzea. 16 eta 30 urte bitarteko administrari laguntzaile bat eta 45 urtetik gorako zerbitzu anitzetako langile bat kontratatuko dira. Izena emateko, interesatuek Lanbidera jo behar dute eta jarraian zehazten dira lanpostu bakoitzaren xehetasunak.

GAZTE ENPLEGUA – ADMINISTRARI LAGUNTZAILEA

Baldintzak:

                -16 eta 30 urte bitartean izatea.

                -Alegian erroldatuta egotea.

    -Maila honetako ikasketak: Lanbide Heziketa 1, DBH.  Maila horretatik gorakoek ez dute balio.

    -Euskara maila: B2.

ENPLEGU SUSTAPENA – ZERBITZU ANITZETAKO LANGILEA

Baldintzak:

                -45 urte baino gehiago izatea.

                -Alegian erroldatuta egotea.

    -Ikasketak: eskola agiria.