Berriak

Atzealdea Alegiako Udalak herritarrei modu telematikoan zerbitzua ematen jarraituko du

Zerbitzu anitzetako lan taldeak ere gutxieneko zerbitzuak eta larrialdiak bermatuko ditu

2020·03·30


Alegiako Udalak herritarrei zerbitzua eskaintzeko modu telematikoa erabiltzen jarraituko du. Alarma egoera indarrean jarri zenetik, herritarren harrerarako bulegoak ez du zerbitzu presentzialik eskaintzen. Udalarekin harremanetan jarri nahi duten herritarrek telefonoa edo posta elektronikoa erabili ditzakete. Astelehenetik ostiralera 9:00etatik 14:00etara eskaintzen da zerbitzua eta 943 65 10 87 telefono zenbakira deitu edo udala@alegia.eus helbidera idatzi daiteke. Erantzuna ere modu berean emango da eta bertan zehaztuko da dokumentazioren bat bidali beharko balitz, nola egin behar den. Hainbat izapide egiteko webgunea ere erabili daiteke.

Gizarte zerbitzuei dagokienean, gutxieneko zerbitzuak bermatuko dira.

Zerbitzu anitzetako langileen inguruan, gutxieneko zerbitzuak eta larrialdiak bermatzeko langile kopuru bat egongo da lanean.

Udalak ulermena eskatu nahi die herritarrei eta aldi berean eskerrak eman nahi dizkie egoera honetan erakusten ari diren jarrerarengatik.