Berriak

Alegiako Udalaren salaketa adierazpena gaur goizean herrian izan den erasoaren aurrean

Udaletxeko arkupetan lo egiten duen pertsonari gasolina bota diote lo zegoen bitartean

2020·04·11


Gaur goizeko lehen orduan Alegiako udaletxeko arkupean lo egiten duen pertsonak eraso bat jasan du. Lo zegoela gasolina bota diote gainera eta baita bere inguru guztian ere. Norbaitek 112ra deitu duela adierazi du Ertzaintzak eta deiari erantzunez,7:30ak inguruan  patruila bat eta anbulantzia medikalizatua etorri dira. Gertaerak sumindura arinen bat eragin dio begietan baina pertsona horrek, bere eskubideei eutsiz, laguntza eta lekualdatze eskaintzari uko egin dio. Garbiketa pertsonalerako eskainitako produktuak onartu ditu eta udaleko langileek ingurua garbitu dute. Udaletik Giza Larrialdietarako Foru Zerbitzuetara deituta, Udalak kasu horretan egin beharrekoa egin duela erantzun dute.

Denok dugu kalean bizitzeko eskubidea, eskubide unibertsala delako. Inor ezin da bere borondatearen aurka inora eraman. Udaletxeko arkupetan lo egiten duen eta erasoa jasan duen pertsona horrek ere eskubide horiek guztiak ditu. Alegiako Udalak erasoa modu irmoan salatzen du eta gizakion eskubideak errespetatzeko deia egiten du.