Berriak

Alegiako Udaleko Administrari Laguntzaile posturako lehen azterketa azaroaren 12an egingo da

Hautagaiek Inaxio Begiristain Kirol eta Kultur Etxean izango dute lehen proba hori 9:00etan hasita

2020·10·23


Alegiako Udalak Administrari Laguntzaile postu bat izendatzeko zabalik duen prozesuaren barruan, lehen azterketa datorren azaroaren 12an, osteguna, egingo da. Hautagaiek Alegiako Inaxio Begiristain Kirol eta Kultur Etxean izango dute proba hori 9:00etan. Azpian duzue Gipuzkoako Aldizkari Ofizialak argitaratu duen ebazpena.

PDF
0,1 MB
23·10·2020 Ebazpena
Alegiako Udaleko Administrari Laguntzaile posturako lehen probarako deialdia.